Euskoa 2013. urtean billete moduan hasi zen eta 2017an Euskokart-a abiarazi ondoren, uda honetan, Euskoak Euskopay mugikor bidezko ordaintzeko aplikazio berria (kitorik) plantan eman du. Ekaina undarrean abiatu zen eta ordutik, 1.200 baino gehiagok aplikazioa deskargatu dute. Eta mugimendua azkartzen da sartze honetan!
Oihartzunak aho batekoak dira: sekulan ez da hain erraza izan euskoa erabiltzea!
Profesionalen aldetik, kobrantzak errazten ditu eta erabiltzaileen ardetik, telefonoaren bidez fite ordaintzen da. Ordainketa batek segunda bakar batzuk besterik ez du hartzen: aplikazioa ideki, saltzailearen QR kodea eskaneatu, kopurua sartu, baieztatu eta hara, ordaindua da!
Paperari ohituak direnentzat, lasai ! Eusko billeteak ez dira desagertuko (ederregiak dira!), eta euskokarta oraindik erabiltzen ahal da. euskopay, Euskoa errazkiago erabiltzeko beste aterabide berri bat baizik ez da, beti hain segurua, eta ukipenak mugatzeko osasun jarraibideekin bat egiten du.
Sartzeko ebazpen ona!
Eta euskopayra pasatzea sartzeko ideia ona balitz? Mugikor bidezko ordainketa aplikazio honen bidez, tokiko moneta errazkiago erabiltzen ahalko duzu, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde!
-> Nola eskuratu euskopay aplikazioa ?
Zure mugikorrean telekargatu, kitorik, App Store edo Google Play-ren bidez
-> euskopay non erabili ?
Sartzailearen kutxaren ondoan den euskopay QR kode karta aurkitu. Jadanik 300 profesional baino gehiagok badute, eta berriak badira egunero!
Sarean den aurkitegian ere atzemanen dituzu, euskopay sailean, edo tokiko aurkitegitegietan, piktograma ttiki batez adieraziak dira.
-> Nola dirua sartu zure eusko kontuan euskopay bidez ordaintzeko?
Beste behin ere, aterabide praktiko eta seguru bat bada: zure eusko kontua Hello Asso plataformaren bidez bereala kargatu. Zure kide zenbakia hartu (zure euskokartan idatzia da), ondoko web gunean sartu: helloasso.eusko.org, eta utzi gidatzen.
-> Aplikazioari edo funtzionamenduari buruzko galdera bat?
Aplikazioa euskaraz ezartzeko, joan parametroetara: sarrerako orrian, gainean ezker den hortz errotan klikatu eta hizkuntza aldatu.
Euskopay-ean sartzeko beharrezkoa duzun PIN kodea ahantzi duzu? Sarean duzun kontuan sartu eta berri bat hautatu.
Deitu lasai, laguntzeko hor gira, telefonoz 05 33 47 17 11 edo posta elektronikoz info@euskalmoneta.org
Euskopay bidez, tokiko ekonomia sustenga dezagun
eta trantsizio ekologikoa bizkor dezagun!
You must be logged in to post a comment.