MI VIDA CON AMANDA KRESALA ZINEKLUBAN

Urriak 13

Amanda (2018) 107 min. Frantziar Estatua. Zuzendaritza: Mikhaël Hers. Gidoia: Maude Ameline, Mikhaël Hers. Musika: Anton Sanko. Argazkilaritza: Sébastien Buchmann. Aktoreak: Vincent Lacoste, Isaure Multrier, Ophélia Kolb Kasapoglu, Marianne Basler, Jonathan Cohen, Nabiha Akkari, Greta Scacchi, Bakary Sangaré, Claire Tran. Drama 

David Parisen bizi den 20 bat urteko gazte bat da. Lan txikiekin ateratzen du bizimodua, eta erabaki korapilatsuak hartzea ekiditen du. Bakartia eta ameslaria da. Egun batean Lena bere bizilagun berriarekin maitemintzen da. Baina bere bizitza lasaiak eztanda egingo du bere ahizpa nagusia atentatu batean hiltzen dutenean. David da bere 7 urteko iloba Amandaren ardura har dezakeen pertsona bakarra.