Kate Chopin
Armand Aubigny eta Désirée Valmondérena maitasun ezkontza izan zen. Armandi ez zitzaion axola Désirée guraso ezezagunen alaba adoptatua izatea: zer ardura zion horrek, Armandek bere maitasun gartsua eta inguruetako abizen zaharrenetako bat eman ahal baldin bazizkion Désiréeri. Egun zoriontsuak ziren orain Aubigny plantazioan: umetxo bat, ederra eta osasuntsua, jaio berria zitzaien, maitasun horren fruitu eta lekuko. Désiréeren zoriona hain zen betea, beldurra ematen zion…
http://booktegi.eus/liburua/209/desir%C3%A9eren-umetxoa-kate-chopin