AZ EKIMENAK AUZO JARDUNALDIAK ATZERATU DITU

Asteburu honetan, urriaren 16 eta 17an, egin behar zituzten AZ Ekimenak urtero prestatzen dituen auzo topaketak. Aurtengo zita prestatua zegoen Covid19aren ondorioz ezarritako neurri guztiak betetzeko, besteak beste, talde oso txikiak, bilerak egiteko gune ezberdinak, jende kopuruaren kontrola… Hala ere, AZ Ekimenak zuhurtziaz jokatzea erabaki du eta topaketak atzeratu ditu osasun egoera hobetu arte.