100 000KO OZKA GAINDITUA DA!

Bainan zer ozka aipatzen dugu? Hilabeteko truke automatikoarena, noski!
Eusko numerikoaren erabiltzaileen mobilizazioari esker, 100.000 euro baino gehiago Euskal Herriko tokiko monetan aldatuak dira hilatebero, tokiko ekonomia elikatzeko eta trantsizio ekologikoa bizkortzeko!

Eta gero eta goragoa da, bereziki konfinamenduaren ondotik. Hain zuzen ere, garai berezi horrek lurralde erresilientzia eta ekonomiaren birkokapenaren kontzeptuentzat interes berria piztu du. Bi problematika horiek beren aterabidea tokiko moneta baten erabileran aurkitzen dute!

Egia da euskopay ordaintzeko aplikazio berria ere zerbaitetarako dela. Oihartzunak aho batekoak dira :sekulan ez da hain erraza izan euskoaren erabiltzea! Profesionalen aldetik, kobrantzak errazten ditu eta erabiltzaileen aldetik, telefonoaren bidez biziki fite ordaintzen da.

Sartzea erraztu: euskopay erabili!

Horrela, 100.000ko ozkaren gainditzeak erakusten duen bezala, diru hartze automatikoaren bidezko hilabeteko truke automatikoaren garapena beti haundituz doa. 2017ko udaberrian euskokartaren bidez hasi zen eta gaur egun gorakadak segitzen du uda honetan atera den euskopay ordaintzeko aplikazioari esker.

Bazinakien? Hilabeteko truke automatikoaren zenbatekoaren aldatzea biziki erraza da!

Horretarako, joan zure eusko kontura, eta azkian den trukea irudiaren gainean klikatu, ondotik, nahi duzu trukearen zenbatekoa hautatu. Pentsatu babesten duzun elkarteari: zenbat eta gehiago aldatu, orduan eta jasoko duen emaitza haundiagoa izanen da. Euskoak zuen elkarteak diruztatzen ditu! Adibidez, hilabetean 100 eusko aldatzen badituzu, Euskal Monetak 36 € (euskotan nolaz ez!) ixurriko ditu elkarteari.

Eta Eusko gabe bazira, ez duzu ondoko hilabeteko trukearen beha egon behar: zure kontua Hello Asso plataformaren bidez berehala karga dezakezu: zure bazkide zenbakia hartu (zure euskokartan atzemanen duzu E0XXXX da) eta zure banku karta, helloasso.eusko.org plataforman sartu eta utzi gidatzen!

 

Euskoa erabilitzean : Euskal Herri ekologistago, euskaldunago eta solidarioago baten alde ekiten dut!