MENDI BILUZIA – NANGA PARBAT MENDIAN EGINDAKO NEGUKO LEHEN IGOALDIA

ON LINE AURKEZPENA

Eguna

Azaroak 6 de Noviembre

Ordua

12:00 h

Helbidea

https://meet.jit.si/suaedizioak

Parte hartzaileak

Alex Txikon (egilea)

Argiñe Areitio (editorea)

Alex Txikon himalayista lemoarrak Nanga Parbatera eginiko neguko lehen igoaldia (2016) kontatu digu liburu honetan: aurreko espedizio usteleko zailtasunak, horietatik ikasi eta hurrengo ahalegina zelan prestatu zuten, mendiarekiko borroka gailurrera heltzeko… Horrez gain, taldean sortutako arazoak jaso ditu, Daniele Nardiren irteera, Simone Moro eta Tamara Lungerren sarrera, Ali Sadpararekin hartuemanak, eztabaidak, pozak, irriak, sufrimenduak… Alex Txikonen buruan egongo gara, espedizio horretako partaide izango gara, hotza sartuko zaigu barrubarruan, eta haize izoztuak astinduko du gure gorputza… baina Naga Parbateko gailurrera igoko gara berarekin.

Horrez gain, hurrengo urtean, K2ra igotzeko espedizioan zebilenean, Daniele Nardi eta Tom Ballard alpinistak Naga Parbateko Mummery bidean galduta zeudela jakin eta martxan jarri zuen erreskatean gertatutakoaren berri izango dugu.