LEHOI BATEK BESTE LEHOI BATI GUTUNA

Chico Navarro

(Euskaratzea: Ainara Maia Urroz)

Barka, ene anaia, esaten badizut

zuri idazteko gogorik ez dudala izan

ez dakit itxialdia den

ez dakit janaria ote den

edo bizitza honetan daramadan denbora.

 

Egia esateko, zoologikoak deprimitzen nau

eta gaiztakeria ez da konpontzen maitasunik gabe

euren poza gerturatzen didaten haur horiengatik ez balitz…!

oraindik ere garratzagoa litzateke.

Zuri hobe joango zaizula espero dut

mundu osoan zehar bidaiatuz

nahiz eta domatzaileak gehiegi lan eginarazten dizun,

kontatzen didazun moduan.

 

Ulertu behar duzu, anaia

arima bilaua dela

nahi duenaren gainean agintzerik ez duenean

piztien aurka deskargatzen dute euren boterea.

Gizaki asko garrantzitsuagoak dira,

aulkiaren bitartez latigoa eskuan.

Baina neuri dagokidanez,

deus ere ez da aldatu

hemen banandu ginenetik.

Hala ere, badago zerbait

jendearengan sumatzen dudana

desberdin begiratuko balute bezala.

Euren begiek dirdiraren bat galdu dute

preso haiek egongo balira bezala.

Esaten dizudana amesten dut

apustu egingo nuke

kanpoan hamaika arazo dituztela.

 

Oihanean erori ginen, anaia,

eta begira zein esku errukitsutan,

euren airea zikinduta dago

kez eta heriotzaz

eta bere zoria aurreikus lezakeenak

bere aberastasunik handiena

naturara itzultzea litzateke.

 

Han libre maitatuko dute elkar

eta ez dago inolako jende-zoologikorik.

 

Zaindu zaitez, anaia,

nik ez dakit noiz,

baina egun hori

heldu da.