FAS ZINEKLUBA: “LITTLE JOE”

2020ko azaroak 10

18:30etan

El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Little Joe

2019

Austria-UK-Alemania

105 m.

Zuzendaria: Jessica Hausner

V.O.S.C.

TOUR D’A-rekin elkarlanean Saioa

 

Edukiera mugatua (COVID-19).

Ahal dela erreserbatu aurretik,

info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez.

Jessica Hausnerrek (Viena, 1972) bost lan eta erdi eginak ditu (+ hiru labur).

2011ko Fas jaialdian dagoeneko egon zen Lourdes filmarekin (2009); haren bitartez, zentzumenez kanpoko mundu batean barneratu gintuen (fedean, alegia), eta zuzendariak detaile oro zaindu zuen ‘sinisteari’ zentzua emateko.

Bost urte beranduago Amour fou egin zuen, bizitzaren eta heriotzaren gaineko gogoeta bat.

Little Joe filmean erregistroz aldatzen da zientzia fikziorantz (?), eta istorioa kokatzen du aparteko lore bat sortu nahian dabiltzan zenbait laborategi fitogenetistatan (eta corona-zer delakoaren psikosi betean gauden honetan…). Ekialdeko musikak, tarteka nekatu egingo gaituenak, kamera mugimenduak, geometriak eta urruntasunak zalantza eta tentsioa sorrarazten ditu. Zalantzarik gabe, Jessica Hausnerrek urrats arriskutsua egin du; izan ere, enpatiarik ez dagoen lan honetan, nolabait, ‘errealitatea ikusteko moduan dugun anbiguotasuna deskribatzen saiatzen da’.

Trailerra:

https://www.youtube.com/watch?v=71eWSkSxlpY

 

+ KORTeN! El día que te maté, Edu Escudero

Gonbidatuak: Tamara Lucarini (Banatu Filmak), Jon López (Fas bazkidea)