KONFINAMENDUA: ELKARTASUNA TOKIKO MONETAN!

Bigarren konfinamendu hori kolpe gogorra da tokiko ekonomiarentzat, jadanik ahulduak ziren saltoki eta enpresak bete betean jotzen baititu. Egoera oraindik zailagoa da; izan ere, banaketa handiko markek eta sarean saltzen duten gune handiek oraindik gehiago egoeraz baliatzen baitira; alta beren eredu ekonomikoa, lurraldeen erresilientziaren eta trantsizio ekologikoaren aurkakoa da.

Euskoak, aldiz, tokiko ekonomia sustatzen du eta zirkuitu laburren garapena bultzatzen, trukean jende arteko harremanak haundituz. Zirkulu bertutetsua hasten da tokiko monetan egiten diren transakzio bakoitzean, Eusko sarean bakarrik berrerabiltzen ahal baita. Sare hori lurraldean errotuak diren merkatari ttiki, artisau, elkarte, elkargo eta tokiko ekoizleek osatzen dute. Eusko komunitateko kide izatea balio horien partekatzea da, eta konkretuki, egunero Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten eraikitzean parte hartzea da.

Eta hemen elkartasunaz hitz egiten dugu. Profesional batzuk idekirik egoiteko aukera izan badute, beste batzuek aldiz konfinamendu berri horretako ondorio ekonomikoak ttipitzeko, beren aktibitatea egokitu behar izan dute, banaketak edo manaketak proposatuz abdibidez (“click and collect”).

Ezinbestekoa da arriskuan diren saltoki ttipi, artisau eta ekoizleen laguntzea. Gure lurraldeko ekonomiaren zati handi bat horren menpe da: gure enpleguak, hurbilekoenak, baina ere gure bizi lekuak, gure hiri eta herrietan. Tokiko monetaren erabiltzen segitzeak, edo erabiltzen hasteak, garai horretan zentzu haundia du, eta hainbat ekintza plantan jartzen dira, errazkiago erabil dezagun:

Azkenik, jendeari idekiak diren hiru web-mintegiren bidez Euskoaren hainbat helburu aurkeztuko dira. Euskal Herriko monetari buruz dituzuen galderei erantzuteko aukera izanen da:

  • Azaroaren 18an, 19:00etan: “Betidanik Euskoari buruz jakin nahi izan duzun guzia” – Izena eman behar da

  • Azaroaren 25an: “Tokiko moneta eta euskara

  • Abenduaren 2a: “Balioak dituen alternatiba monetario baten alde

Testuinguru zail honetan, euskoaren baliatzea ezinbestekoa da:
Euskal Herriko monetak tokiko ekonomia sustengatzen baitu!