Amaia Iriondo Aristondo
Lolak oso gustuko zuen etxeko leihoetan hazten ziren geranioak zaintzea. Denbora igarri gabe pasatzen zitzaion orri iharrak kentzen, tiestoetako lur apurra harrotzen, behar zenetan ureztatzen, eta egunero-egunero atzera gelditutako hortz-eskuila batekin landareen orrietako zainetatik kedarra kentzen. Askotan ordu erdi baino gehiago joaten zitzaion horretan, eta gero estu ibiltzen zen etxeko zeregin guztietara ailegatzeko. Horrelakoetan, kalera ematen zuten bi leiho baino ez izateaz pozten zen…
https://booktegi.eus/liburua/214/gezurrari-gorazarre-amaia-iriondo-aristondo