AZAROA ZIENTZAROA

Daukagun egoera baloratu eta gero, bestelakorik agintzen ez zaigun bitartean, Azaroa, Zientziaroa zikloarekin jarraitzea erabaki dugu, hori bai, behar diren segurtasun neurri guztiak hartuta. Aforoa 50 eserlekutara mugatua dago eta orain artekoan, ostiralero bete da.

Ostiral honetan, Igartza jauregian 19:00etan Alejandro Cearretak “El Antropoceno: no solo clima y biodiversidad” izenburuko hitzaldia eskainiko digu.

Gogoratu ere, Lemniskata Kaierakeko azken liburua bazkideek dohanik jaso dezakezuela bertan eta besteek 5 €ren truke erosi dezakezuela.

Gogoratu ere, Igartzako errotan zabalik dagoela “Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan) / El Goierri hace un siglo (visto a través de la tarjeta postal)” erakusketa; 16 rollup-etan jasotzen dira liburuko argazki eta testuak neurri haundian. Bisitak merezi du. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara dago zabalik; larunbata eta igandeetan, 11:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bisitatan ere aforoa zaindu beharra dago.

Aldaketarik ez badago hau izango da gure zikloko programa:

*Azaroak 20, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: El Antropoceno, no solo clima y biodiversidad. Alejandro Cearreta.

*Azaroak 27, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: Bertako ikerlari eta ekintzaileak.

*Erakusketa: Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan)

*Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketa: argazkiak bidaltzeko epea zabalik abenduaren 31 arte.

Zure interesekoa izango delakoan eta programaren berri zabaltzen lagunduko diguzulakoan, jaso agurrik beroena

Jose Luis Etxezarreta (618569762)

https://issuu.com/lemniskata/docs/azaroa_zientziaroa_2020

ALEJANDRO CEARRETA

Geologi Zientzietan Lizentziatura lortu zuen EHUn 1983n eta doktoretza University of Exeter-en (UK) 1986an.   

EHUko Mikropaleontologiako Irakasle Titularra da  eta Kuaternarioko unibertsitate Masterreko arduraduna: Ingurugiro Aldaketa eta Giza Aztarna, EHUko Doktoretza programan; Ingurugiro Aldaketa eta Giza Aztarna, Harea-Geologia Litoral ikerketa taldean, Kuaternarioko UFIn (Formazio eta Ikerketa Unitatean), Aranzadiko Joaquin Gomez de Llarena laborategian. Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratzen duen CKQ aldizkariko Zuzendaria da (Estudios de Cuaternario/ Kuaternario Ikasketak/ Quaternary Studies). Anthropocene Working Group of the Subcommission on Quaternary kidea da.

Honakoak dira gaur egun bere ikerketa lerro nagusiak: 1.– Duela gutxiko itsasertze inguruko Geologia: histori eraldaketa, egungo karkaterizazioa eta ingurugiro berrikuntza. 2.– Itsasertzeko ekosistemen ingurugiroaren garapena kuaternarion: jalgi erregistroko disziplina anitzeko analisia.

Ikerketa proiektu ugaritan parte hatu du.

Liburu eta artikulu ugari argitara eman ditu aldizkari ospetsuetan.

Ugariak dira ere berak zuzendu dituen doktore-tza tesiak, master amaierako lanak eta gradu amaierakoak.