EZKI LOREA

Bere ezaugarri erlaxanteengatik oso  ezaguna da Ezkiaren lorea, baina beste ezaugarri oso interesgarri asko ere baditu. Horien artean arnasketa arazoak ditugunean defentsa kopurua haunditzen du, hipotensora ere bada, horrek esan nahi du arterien presioa jeisten laguntzen duela. Bukatzeko gihar sisteman efektu interesgarria dauka, deskontrakturatzen laguntzen du. Gure organismoari gehien eragiten dion zuhaitzaren partea lorea da, azala eta hostoa ere komertzializatzen diren arren.