KORTEZUBI

Abade bat san Mallebin kaserue. Da txakur onak eukesan. Bten Mesie selebretan eguoela ekarri eutzen bere txakurrek elexien ondora erbije. Mesie bertan bera itxitoe urte’eban erbije atrapetan eskupetie artute.

Mendirik-mendi dabill oinbe gosiek amorrututen. Baten andra bat topau eban labasu eitten; eskatu eutzen ogije, da andr’ori ogije eskuetan artute juen san abadigañe emoten; baya abadiek ez euken aztirik artzeko: juen san aurrera geur arteko.

Askok esaten dabe basuen ikasgiñen dagosenak ikusten dabela, da entzuten dabela txakurreri eitten deutsezan txistuek, da bera dabillenien aixiek zarata aundije erabilten dabela.