GOSETIAK

LEHEN ASTEAZKENEKO HITZORDUA: ZINEMA EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN FILMAZPIT-EKIN LANKIDETZAN

8URT

2ABE2020

2020ko hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan «Lehen asteazkeneko hitzordua» proiekzio saila hartuko du BilbaoArteko Art House Zinemak, Filmazpit-ekin lankidetzari esker. Bere hirugarren edizioan 12 filma eta dokumental izango ditu ziklo honek, guztiak azken hamarkadan ekoiztuak, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin.

Doako sarrera aretoaren edukiera bete arte.

ABENDUAK 2, 19:00

GOSETIAK,
ROBIN AUBERT

2017, Kanada, 96′ (16 urtetik gorakoentzat gomendatua)

Jatorrizko izenburua: Les Affamés | Zuzendaria: Robin Aubert | Aktoreak: Marc-André Grondin, Monia Chokri, Charlotte St-Martin, Micheline Lanctôt, Marie-Ginette Guay, Brigitte Poupart, Édouard Tremblay-Grenier, Luc Proulx, Didier Lucien, Robert Brouillette, Martin Héroux, Patrick Hivon | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Beldurrezko filma

Sinopsia: Kanadako zine frankofonoko enfant terrible eta gazte mimatuetako batek hirugarren arrisku-salto bat eman du beldurrezko generoan zonbiak azpigeneroan apokalipsi kanibal azpi-azpigeneroan eta han, Quebeceko ingurune landatar eta basotsuetan zehar filmatu du pelikula hau, ondo zehaztutako pertsonaiekin (inoiz sendatuko ez zaion zauria daraman hipsterra, gurasoak hil berri dituen baserritarra, ustezko heroia), berezkoak dituen obsesioetako batzuekin kargatu eta birkargatu dituenekin. Gomendioak, bai bizirik irteten direnentzat bai ikusleentzat, sinpleak dira: “Ez egin zaratarik, ez utzi sekula zure arma eta batez ere, irten korrika!”. Arau horiei bete-betean jarraitzen badiezu oso film eklektiko batekin gozatuko duzu, hain eklektiko ezen Bresson, Romero eta Monty Python etorriko zaizkizun gogora.


https://bilbaoarte.org/jarduerak/lehen-asteazkeneko-hitzordua-cine-en-version-original-con-subtitulos-en-euskera-en-colaboracion-con-filmazpit/?lang=eu