GOGOETAK

Jarauntsi izan zaigun askatasuna,

gaur egun kendua izan da.

Joan-etorriaren ageriarekin batera,

gabeziak agertu dira.

Gaur etxetik ateratzean,

eskubide esku artean,

eta dretxo batzuk usten dituztenean,

Errege eskertu beharrean.

 

 

Garai bateko errazionamenduko txartelak,

gaurko etxetik ateratzeko ageriak.

Pentsatzen ahal liteke, hauturik ez dugula,

babesteko jendeak, etxean egon behar dela,

etxean preso egon eta,

zintzoak eta prestuak garela.

Sendagileen sistema hoberena dugula,

txarra, ez eraginkorra agertu da.

 

 

Antolakuntza txarrak agerrarazi du,

ezagumenen ordez, sakratua dela Jainko Diru.

Parisetik jakobinismoak daki,

zuk nola behar duzun bizi.

nik errana egiten baduzu

bizi ederra izanen duzu.”

 

 

Gaur pandemia, bihar tirania,

ez gaitezen lotsa! altxa burua!

Zergatik ez dezentralizazioaren bidea hartu

eta biharko Nazio berri bat sortu?

Bide berri batzuk lortu eta asmatu

bizimodu berri bat nahi badugu.

Autodeterminazioa eta askatasuna,

biharko egia bilaka daitezela!!!

 

 

Urruñan, 2020ko azaroaren 25ean.