BILBAOARTE 2021EKO BEKEN DEIALDIAN HAUTATUTAKO ARTISTEN ZERRENDA IRAGARRI DU

Petra Perezek, Abigail Lazkozek eta Fernando Castrok osatutako epaimahaia izan da datorren urterako artisten aukeraketan

BilbaoArte Fundazioak iragarri du 2021ean Udalaren ekoizpen zentroan euren proposamenak lantzeko aukeratutako artisten zerrenda. Bilbao Bizkaia Kutxa BBK Fundazioaren laguntza izan du programak, 2.000 € (sei-hileko beketarako) eta 4.000 € (urteko beketarako) arteko diru-laguntzarekin, arte garaikideko zentroan estudio bat lagatzeaz gain.

Hautatutako artisten zerrenda honako hau da: Miquel Ponce Díaz, Julia Martos Ramírez, Mikel Escobales Castro, Roberto Coromina Navarro, Begoña Zubero Apodaca, Miguel Alejos Parra, Fernando Cremades Pons, Amaya Suberviola, Rocio Agudo Martínez, Gari Arambarri Arregui, Carlos Ramírez-Pantanella, Miguel Ángel Madrigal, Natalia Suarez Ortiz De Zarate, Beñat Garmendia García + Maialen Gallastegi Etxabe, Jon Ander Terroba Expósito, Ibon Landa Amutxategi, Heli García Martínez, Georgina Rodríguez Ayala, Sara Padilla Grimalt, Leire Lacunza Miranda, Santiago Ortiz Przychodzka, Guillermo Velasco Páez eta Elvira Amor Melones.

Deialdiak 24 artista saritu ditu aurten, 23 proiekturekin; horien artean, urte bateko iraupeneko bi eta sei-hileko iraupeneko 21 izango dira. 2020ko promoziorako beka jaso duten artistak hautatzeko epaimahaia honako hauek osatu dute: Petra Pérez (galerista), Abigail Lazkoz (artista eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea), eta Fernando Castro (kritikaria eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea). Azken epaia abenduaren 2an eman zuten.

Informazio gehiago

BilbaoArte Fundazioa
Prentsa eta komunikazioa
Alicia Prieto
Tlf.: 
607606458
E-mail: prentsabilbaoarte@gmail.com