ZINETIKA jaialdiak Iruñeko Udalak 2020ko abenduaren 18tik 2021eko urtarrilaren 10era bitartean Ziudadelan antolatutako ‘Bestelako argiak’ jaialdiaren V. edizioaren egitarauan lagundu du.ZINETIKAk sei film labur aurkeztu ditu jaialdiaren lehen ediziotik, Iruñeko Udalarekin lankidetzan hasi zenetik; Kondestablearen Jauregia jaialdiko egoitza nagusi gisa aukeratu zen, 2019ra arte.
ZINETIKAk proposatutako proiekzioek bat egiten dute ‘Bestelako argiak’ jaialdiko egitarauarekin, familian lantzeko sormen-lantegiak, arte-erakusketak eta performance bat ere barne hartzen dituena.Jarduera guztiak dohainik izanen dira, lantegiak izan ezik; horietarako aldez aurretik izena eman behar da, 010 telefonora deituta.Jaialdi honek hausnarketa, gozamena, jolasa eta emozioak suspertzea proposatzen du, bideo-sormenaren eta ikus-entzunezko artearen bidez, argia protagonista izanik.
ZINETIKAren PROIEKZIOAK‘BESTELAKO ARGIAK V. ARTEA MUGIMENDUAN’ jaialdian.
Proiekzioak Ziudadelako barrutian izanen dira 17:30etik 20:30era.
-
Banana Blue (Labea)
-
Pia Lauritz. 2017 AU – 4’ 59”
-
Simetria hutsa. Biki koletadunek irribarre lotsatia egiten dute, eguzkiaren argiari eutsiz.The
-
-
Evil (Mistoen eraikina, atzealdea)
-
Carlon Hardt. 2016 BR – 2’ 10”
-
“Gaizkian inoiz pentsatu ez zuenak bere izaera kriminalean ikusten du” – bideo honek errugabetasunaren galeran eta debekatutakoaren sedukzioan dagoen surrealismoa erakusten du, ebakin eta collageekin egindako stop motion baten bidez.
-
-
Little Dreams (7. poterna)
-
(BEST CONCEPT)
-
Wilkie Branson. 2015 BE – 6’ 04”
-
“Little Dreams” lanak, eskuz ebakitako 4.000 pertsonaiarekin baino gehiagorekin egina, iraganak eta etorkizuneko kezkek, biek harrapatutako norbait erakusten du.
-
-
Islander (Lidia Biurrun aretoa)
-
Derek Pedrós. 2018 SP – 4’ 37”
-
Uhartetarra izatea nonbaitekoa izatearen sentsazioa baino gehiago da. Zurekin bizi den marka da, zure bizitzan zehar laguntzen dizuna; zoazen lekura zoazela, bizi zaren tokian bizi zarela.
-
-
Ceci n’est pas Magritte (Arma Aretoaren alboko tunela)
-
(BEST FILM)
-
Ivan Skorik. 2016 RU – 5’ 54”René Magritteren margolanetan inspiratutako istorioa
-
-
Salt Water (Armada etorbidearekiko horma paraleloa)
-
Abe Abraham. 2018. AEB – 5’ 45’’
-
Salt Waterrek gertakari naturalen indarraren eta egonkortasunerako dugun behar eta nahiaren arteko kontrastea aztertzen du.
-
‘BESTELAKO ARGIAK’ JAIALDIAREN GAINERAKO EGITARAUA
“Alumbráramos (Argiaren jaiotza)”. ESKULTURA-INSTALAZIOA
Fernando Molina
Ziudadelako barrutia. 17:30 – 20:30.
“Köppö”. ARGI-INSTALAZIOA
Fermín Izco
Ziudadelara sartzeko tunelak. 17:30 – 20:30.
“Vik Muniz Ziudadelara begira”. FAMILIARTEKO SORMEN-LANTEGIAK
Ziudadelako Arma Aretoa
-Haurrendako lantegiak (5 urtetik gorakoentzat). La Chincheta Bruna: Abenduak 28, 29, 30. Urtarrilak 7, 8, 9. 11:30 – 13:00.
-Familiarteko lantegiak artistekin. Teresa Sabaté. Virginia Santos, Carmen Salgado eta Blanca Razquin: Abenduak 28, 29, 30. Marijose Recalde, Alicia Otaegui, María Jiménez eta Alfredo Murillo: Urtarrilak 7 eta 8. 17:30 – 19:30.
Izen-emateak 010ean (948420100 zenbakian, Iruñeaz kanpotik deituz gero).
“Salsola kali: landare-deriba bat”. PERFORMANCE ARTISTIKOA
Estitxu Arroyo.
Erakusketa Ziudadelako Labean. Abenduak 19 eta 26, larunbatak. Urtarrilak 2 eta 9. 18:30, 19:00 eta 19:30
Izen-emateak aretoan edo 629793277 telefonoan, erakusketen ordutegian. Edukiera mugatua.
ZINETIKA FESTIVAL
ZINETIKAis a platform for artistic exchange that encourages the creation of links between artists and institutions in different disciplines at an international level, thereby enriching cultural exchange. The Festival also works to twin the three cities involved, thus strengthening the cultural ties between the three provinces.
In 2020, bearing in mind the new social distancing demands of the current crisis, the Festival has decided on new types of digital communication and new ways to exhibit and interact with the audience, ensuring that access to the venues complies with all safety measures.
ZINETIKApromotes the involvement of the audience in dance, as well as all movement disciplines, using audiovisual languages ans new technologies that encourage reflection, while ensuring its role as a tool for social change.
You must be logged in to post a comment.