BOZKA TTIKI BAT ASTRONAUTARENTZAT, URRATS HANDI BAT TOKIKO MONETENTZAT

“Budget Participatif 64”

ezagutzen ote duzu ?

 

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak emaiten duen diru laguntza da, eta herritarren bozken bidez hainbat proiekturen artean banatua izanen da.
Proiektu bakoitzak 50.000 €-rainoko diru-laguntza eska dezake! 
Baina kantonamenduko bozken buru helduko den lehenak baizik ukan dezake.

 

Departamentuaren tokiko monetak eskuz esku

 Eusko eta Tinda-k (Biarnoko tokiko moneta) proiektu amankomun bat aurkeztu dute, haien tresna numerikoan modernizatzeko. Tresna informatikoen modernizatzea ezinbestekoa da (kontuak sarean, aurkitegiak, profesionalen baimen dozierrak, etab. ), eta diru laguntza hori biziki garrantzitsua da tokiko moneten lanek luzaroan segi dezaten.

Oraingoan, deus ez da irabazia eta diru laguntzaren ukaiteko zure beharra dugu

Botz guziak garrantzitsuak dira!!
Zurea bainan ere zure bizi lagunarena, zure lagunena, familiakoena, auzoena, lankideena etab.

BOZKATU

Milesker!! 💚

Jakinez, 3 proiekturen alde botzatu behar dela bozkaren baieztatzeko.

Zure laguntzeko, Eusko kide diren edo izanen diren zenbait proiektu hautatu ditugu (agian ez dugu inor ahatzi…😅).

 

Bozkatzeko zailtasunak ?

Dena azaltzen dizugu bideo batean!