ALEX TXIKON ETA BERE TALDEA KATMANDURANTZ: ABIATU DA MANASLU EKI

  • Espedizioa abenduak 31-an goizean abiatu zen automobilez Bilbotik Madrilgo aireportura, bertan Katmandurako hegazkina hartzeko. 31-eko gaua Dohan igaro zuten, eta Simone Moro bertan elkartu zen eurekin

  • Aurreikusten denez, urtarrilaren erdialdean helduko dira Kanpaleku Nagusira

Alex Txikon eta taldeko gainerako kideak abenduak 31-an abiatu ziren automobilez Bilbotik Madrilgo aireportura, bertan Katmandurako hegazkina hartzeko, Dohan eskala eginez. Simone Moro 31-an gauean elkartu zen eurekin Dohan, eta Chhepal Sherpa eta Kalden Sherpa Katmandun elkartuko zaizkie.

Txikonek adierazi duenez, “gabon zahar desberdina baina oso berezia igaroko dugu, gure hurrengo erronkarako bidean. Gogo handiarekin goaz, baina betiko moduan, burua hotz, erabaki zuzenak hartu ahal izateko”.

Horrela hasiko da MANASLU EKI, Txikonek neguan beste zortzimilako bat egiteko ahaleginean antolatu den espedizioa. Oraingoan, mendizale bizkaitarrak Manasluko gailurra (8.163 m., Nepal) zapaldu gura du, orain arte neguko espedizio batek inoiz lortu gabeko balentria.

Koronabirusaren testa gainditu ondoren, Txikonek eta bere taldeak osasun-agintari eskumendunek ezarritako berrogeialdia bete beharko dute, eta Rughatetik Kanpamentu Nagusira doan trekking-a hasiko dute. Bertara urtarrilaren erdialdera iristea aurreikusten dute, lanean hasteko. Kanpamentu nagusia 4.900 metroko altueran ezarriko dute, eta hasierako helburua altuerako bi kanpamentu ezartzea da, igoera azkarra izan dadin. Txikon, Moro eta Alvarez Manasluko bide klasikotik igotzen saiatuko dira.

Espedizioak izaera sozial eta humanitario nabarmena du, eta baita konpromiso sendoa jasangarritasunarekin eta energia berriztagarrien erabilerarekin ere.

INFO GEHIAGO ETA ELKARRIZKETAK:

BIOK COMUNICACIÓN ESTRATÉGICA

Ane Mendibe // mendibe@biokcomunicacion.com // 636 878 248

Peru Salaburu // salaburu@biokcomunicacion.com // 639 902 771