18 URTEREN BURUAN ERE ENE BIHOTZEAN

Ez zaitut ikusten,

baina badakit hemen zaudela:

sentitzen zaitut.

Nire zurekiko oroitzapenetan sentitzen zaitut:

zure ahotsaren oihartzun urruna,

zure kantua ikusten dut goizean eta

irribarrea lehenengo planoan

begiak ixten ditudanean,

gauero.

Zure eskuen irudiak buruan,

zirrara eragiten didate gorputz osoan.

Bakarrik nagoenean,

zure besarkadaren beroak inguratzen nau,

usaintzen dut zure hatsa eta

poesia laztantzera iristen naiz.

Poesia ez baita letren kateatze bat;

poesia eguneroko berriak, bizipenak eta pozak direla

oroitarazten didazu.

Horregatik, aita, kanta iezadazu beti bezala belarrira:

Ainara, Ainara, polit eta gazte,

zaharrak eta gazteak dabiltza zure atze,

ile hori, begi urdin, ederra zara zu, Ainara!