GERO!

Jon Galdosen margolana

(geroko uzten ditugun gauzengatik)

Egilea: Boubacar Diouf

Itzulpena: Xerar Urrutia Jorajuria

Eguna hasi orduko, arratsean gira.

Astelehena aliatzen denean, ostiralean gira,

eta hilabetea bukatua da,

baita ere, urtea, kasik, antzu pasatua…

 

Oharkabean, 40, 50, 60 urteak joanak dira,

ohartzen gira buraso eta lagunak galdu ditugula,

ezin dela atzera berriz itzultzen ahal…, beraz!

 

Saia gaitezen gelditzen zaigun denbora ongi baliatzen,

maite ditugun ekitaldiak, proiektuak… egiten,

kolore polita ilunpearen gainean pausatzen.

 

Zabaldu ditzagun irriñoak, bihotzak berotzeko gisan,

nahiz eta egoera txarrean izan,

bizi gaitezen uros azken orena ezagutu aurrean,

eta bota dezagun hitz madarikatu hau: gero!

 

Gero eginen dut,

gero erranen dut,

gero pentsatuko dut…

Beti geroko uzten ditugu gauzak,

gero hori, gurea balitz bezala,

ez baikira ohartzen, baina…

 

Gero, kafea hozten da,

gero, helburuak aldatzen dira,

gero, xarma mozten da,

gero, osasuna airatzen da,

gero, haurra handitzen da,

gero burasoak zahartzen dira,

gero, agintzak ahanzten dira,

gero, eguna gau bilakatzen da,

gero bizia bukatzen da

eta maiz, gero, berantegi da.

 

Ez dezagun deus utzi geroko,

bestela gure biziko momentu ederrenak,

gure esperientzia arraroak,

gure lagun onenak,

gure familia goxoak…

galduko ditugu.

Gaur da eguna!!!

Oraineko aldian gira!!!

 

Adina pasatua dugu,

eta jakin behar dugu,

gaur egin behar duguna

ez dugula biharko utzi behar…

gauzak aldatu nahi baditugu,

gaur egin beharko,

ez bihar, ez gero…!!!

 

 

eta jakin behar dugu,

gaur egin behar duguna

ez dugula biharko utzi behar…

gauzak aldatu nahi baditugu,

gaur egin beharko,

ez bihar, ez gero…!!!