ALDE ZAHARREKO BIZILAGUNEK PEDIATRIA PLAZAK BETETZEKO ESKATU DUTE INSTANTZIA ENTREGA MASIBO BATEKIN

  • AZ Ekimeneko ordezkariek instantziak entregatuko dituzte Osasunbidean (Tutera kalea, 20) urtarrilaren 25ean, astelehenarekin, 11:00etan.

  • Aste bakarrean 310 instantzia jaso dituzte, horiei asteburuan jasoko direnak gehitu beharko zaizkio.

Alde Zaharreko eta Lehen Zabalguneko haurren beharretara egokitutako irtenbide justoa” eskatzen dute Alde Zaharreko bizilagunek sinatutako instantziek. Horiek, AZ Ekimenak entregatuko ditu urtarrilaren 25ean, astelehenarekin, 11:00etan, Osasunbidean (Tutera kalea, 20). 310 lagunek izenpetu dute erreklamazioa aste bakar batean eta horiei batuko zaizkie ostiral eta larunbat goizean (11:00-13:00) Santo Domingoko merkatuan jarriko den mahaian biltzen dituztenak.

Alde Zaharreko Osasun Etxean ia bi hilabete daramatzate pediatrarik gabe. Hori dela eta, osasun zentrora jotzen duten umeek erizainek baino ezin dituzte artatu eta beharra ikusiz gero, San Martin zentroko larrialdietara bideratzen dituzte. Auzoko eta Lehen Zabalguneko haurren aurkako atentziorik eza honek instantzia bilketa hau egitera bultzatu du AZ Ekimeneko Osasun Etxearen defentsarako taldea.

Langile faltarekin batera, sinatzaileek baita ere eskatzen dute Osasun Etxean sartzeko dauden arkitektura oztopak kentzeko lanak egin daitezela, horretarako Kaldereria kaleko sarrera prestatu dezaten. Lanak 2020ko urrian martxan jarri behar zituzten, Osasun Etxearen defentsarako lantaldeari jakinarazi ziotenez, baina oraindik ez dituzte hasi.

Informazio gehiago: info@aldezaharra.eus