Cazaldilla de la Cueza – Sahagun, uztailaren 25a.
Sahagunen sartu naiz eta lasaiki ibili naiz gaur. Egia beti xuxen dela bainan liburua idatzia zen bezala ibiltarien autopista da.
Hala ere herrian sartu aintzin bada ermita bat eta barnean sartu naiz, emazte batek errezibitu nau eta kontatu dauzkit herriaren historia guziak. Boluntario bat da, eta erran daut Alfonso VII.ak egindako herria zela bost elizekin eta ermita batekin ere. Zentro etnologiko bat badu ere. Emaztea utzita pasatu naiz ateka baten artean eta bi harri koskor hauek bidaiaren erdia egiten omen dute Garazi eta Santiagoren artean.
Erdia egina pasatu naiz bi zutabe hauen erditik eta bi kilometro eta gero Sahagun herrian sartzen nintzen. Dutxa eta deskantsua. Atsaldean herriaren bisita egin ta berriro farmaziara joan naiz gel berri bat erostera sentitu baitut min ttiki bat oraingoan eskuineko tibian. Ez nuen besterik behar eta farmaziakoak Voltaren Emulgel saldu daut egunero hiru aldiz emateko. bi zangotan emanen dut sarri. Bihar beharko dut forman izan kasik hamar oreneko bidaia izanen dut egiteko. Hop hop hop! bihar gel eta guzti. Orain afaldu eta lo egitera ongi pausatzeko gisan.
Sahagun – Mansilla de las Mulas, uztailaren 26a.
Gaur ostirala egun grisa eta gau hontan euria egin du. Lehen aldikoz anaiak utzi buru-argia erabili dut. Egia da goizeko seietan ez dela argi eta gaur talde polit bat muntatu gira elgarrekin joateko Mansilla de las Mulaseraino. Sei ibiltari gira argiekin buruan eta ematen du Urruñako gaueko desfilean ari girela, jentilen gisa. Aupa! martxa on bat eman dezagun eta hamar orenak aise pasako dira denbora goxo eta fresko bat dugularik gaur.
Hamabitik goiti iduzkia altxatu zauku eta Reliegos herrian gelditu naiz gosaltzeko besteek bidea segitu dutenean. Agurtu gira, giroa ona izan da taldean, umorearekin, agur gaurko konpainia. Herri hontan bilbotar bat ezagutu dut, Juan deitzen da eta berak iaz egin zuen kostako bidaia Hendaiatik Santiagoraino bi hilabetez emanik. Aurten Garazitik hasi da uztailaren lauan. Ez da tipo presatua eta ohartu naiz berarekin bazuela bere botoila arnoa. Erran daut ere atzo kanpoan lo egin zuela bus aterpe barnean egurrezko taula baten gainean. Ni baino azkarragoa da, ez badut lo egiteko ohe normala akabo gaua enetzat. Juan honek maiz arnoa edaten du eta ez da ixiltzen, beti hitz egiten. Bere afera da.
Ongi pausatuta gero joan naiz Juan agurtuta, berak autobusa itxoiten zuen. Agur lagun banoa Mansilla de las Mulaseraino. Reliegos herri hontan ezker-pareta bat ikusi dut bainan geroxoago ere ohartu bazirela beste herri batzuetan Euskal Herritik aparte direnak.
Atsaldeko hiruetan sartu naiz Mansillas de las Mulas herrian bederatzi ordu eman ta gero. Luzea beti berdina bainan taldetxoari esker pentsatu baino erresagoa izan da. Nahiz eta ez nintzen sobera bero talde batekin gaurko bidaia egiteko, lehen zazpi oren elgarrekin egindakoak ongi pasa dira. Hala ere, azken bi orduak gelditzen zirenak bakarrik egin ditut, nahiago baitut nere erritmoan eta nahi dutanean gelditu, argazki bat hartzeko, ura edateko, jateko eta abar pixka bat salbaia bat bezala. Gaur ongi pausatu eta bihar ikusiko…
Mansillas de las Mulas – Leon, uztailaren 27a.
Egungo bidaia nahiko erresa izan da Leon herrira arte oren batez euria izan badut ere. Momentu batean gelditu naiz kafe bat hartzeko eta betiko Koreako lagunak ikusi ditut eta agurtu gira. Hor Roueneko neska bat ezagutu dut, hitz egin dugu luzaz bere herritaz. Berak beste bi lagunekin egiten du bidaia bat ingelesa eta bestea italiarra. Carrion de los Condes herritik hasi du Isabelek bere bidaia joan den urtean egina baitzuen Garazitik hasita Carrioneraino. Hitz egiten ginuelarik irlandes haundi azkar bat bi metro pasa bere egurrezko makil haundiarekin sartu da ostatuan eta lehen egunetik ikusi dutalarik bezala “hola” erraiten du eta kitto. Gizon isila da… Euri pixka bat egin du bainan 17° egiten ditu eta holakoetan laster idortzen dira arropak. Leonera
aliatzean urrundik agertzen da katedrala, haundia izan behar da. Pausatu ta gero joango naiz ikustera.
Biziki ederra da bai kanpotik bai barnetik. Erran behar dut sei euroren truke barneko bisita egin dutala telefonoa belarrian beste jende guziek bezala azalpenak eta katedralaren historia entzunez. Biziki interesanta katedral honen historia. XIII. mendean eraikia estilo gotikokoa eta XX. mende hastapenean berritz antolatua izan dena berrogoita hamar urtez segidan, batimentu osoak arrisku haundia baitzuen lurrera erortzeko. Ainitz eskulturak badira, tindurak eta biziki ederrak diren kristal (beira) eta berin- arrosak, argia sartzen usten dutenek kolore eder batean.
Bai biziki ederra. Begiratuko dut Santiagokoa ere pixka bat konparatzeko…Herri honen parte historikoa ederra da ere, karrika hertsiekin, Erdi Aroko estilokoak baita ere lehengo etxe zaharrak eta palazioak ere. Oso polita parte zahar hau. Gero gainetikoa modernoagoa da herri haundien estilokoa. Ez dut hainbeste maitatu bigarren parte hori. Afaldu ta lo egitera joan naiz.
Leon – Hospital de Orbigo, uztailaren 28a.
Gaur igandea lasaiki noa beste etaparaino, zazpi ordukoa dena. Virgen del Camino herrian gizon batek kafe bat eskaini daut. Gune ttiki baten azpian proposatzen zituen kafe edo fruituak edo bixkotxak. Nahi zen diru ematen zen kutxa batean elkarte baten alde. Gero berarekin hitz egin ta galdetu daut ia bere Europako mapan puntu gorri bat bilo batekin ezartzen ahal nuen nere herria Urruña jakiteko nun zegoen. Ainitz puntu gorri baziren beste pelegrinek utziak. Gainera ez zen Europako mapa beizik, mundu osokoa bazen ondoan. Bakotxak bere herria apuntatzen ahal zuen…
Gero bidean nintzela gizon bat gurutzatzen dut erdi nigarrez. Galdetu diot ia zer pasatzen zen eta erantzun daut asperturik, gosez, nekatua zela. Zer gertatu zauzu? Orduan erraiten daut Txekoslovakiatik heldu zela, ez diot deus erran ia nungoa zen Txekiakoa edo Eslovakiakoa. Segitu du erranez hiru hilabete ari zela kurritzen egunero oinez, kanpoan lo eginez. I am sorry, I am sorry erdi nigarrez errepikatzen zautan. Erran diot nik hiru aste nituela bakarrik eta ederra izan zela berak egindakoa. Txalo haundi bat zuri gehitu diot. Erran daut ere lanaren truke jan egiten zuela eta hor gose zela. Eskaini diot ogitarteko bat bainan ez zuela hartuko erantzun daut, eskertu daut eta segitu du bere bidea erranez bere etxean sartzen zela. Agurtu gira eta segi, uf! ze abentura beretzat, ze bidea hautatu duena, bere herriaren eskasa izan behar zuen…
Azkenean zortzi orenez kurrituz Hospital de Orbigon sartu naiz, luzea, luze, luze. Beharrik jendeak gurutzatzen eta ezagutzen direla, bestela holako etapa batek ez daut ezer ekartzen, ez dut uste jende ainitzek maitatu dutela. Ikusi ditut zonbatzuk aintzineko herrian gelditzen bi oren irabaziz. Behar bada hori egin behar nuen bainan egina da eta kitto. Atsalde apalean pausa egin ta gero joango naiz herri hontako erromatar zubi famatua ikustera.
Erraiten dute erromatarren garaiko zubi hau Izarlanda bideko luzeena dela, kilometro batekoa eta XIII. mendean eraikia. Jan eta lo egitera, biharko bidaia lau orenekoa da, laburragoa izanen dena…
Hospital de Orbigo – Astorga, uztailaren 29a.
Gaur lasaiki ibiltzen naiz eta azkenean mendiak ikusten ditut berriro nere inguruan aski urrun badira ere. Goiti-beheiti doa bidea eta lasaitasuna honek gogoetak egiteko denbora ematen daut. Nere haur eta gazteko denboretaz oroitzen naiz eta irri egiten dut. Sentimendu urus eta bete bat sentitzen dut eta noa bidaian irriñoarekin. Oroitzapen onak ditut eta hau da goiz on bat pasatzea. Kasko gainera aliatuta harrizko gurutze xuri bat bada kaminoaren erdian eta hori pasa ta Astorga herria agertzen da zilo batean mendiz inguratua. Laster han izango naiz. Erresuma hau nahiko berdea da aintzineko erresumekin konparatuz, idorrak zirenak eta haatik, hontan haritzak, arto landak, baita behi tropa andanak ikusten dira. Horrek erran nahi du ura badela eta entzun dut hemen Astorgan eta inguruan ainitz iturritxoak bazirela. Ez naiz harritzen zinez aldaketa sentitzen da eta mendiak ere ikusten dira aspaldiko partez.
Orain herrian sartu naizeno, Gaudi palazioa, katedrala eta guzti bisitatuko ditut. Herri ederra ematen du.
Atsaldean Gaudi museoa bisitatu dut telefonarekin bost euroren truke. Biziki interesanta da, denetarik ikusten dira, harri zaharrak erromatarren garaikoak, pintura eta eskultura batzuk Migel Anjeloren eraginarekin. Gaudik egin du museo hau zinez bere estiloan berak ez badu bukatu ere. Zinez ikustekoa.
Herriaren bisita segitu dut, karrika ttikietan ibiliz, denak dendez beteak dira. Herri aberatsa. Txokolatearen herria izanik, ainitz mota txokoleta jastatu ditut txokoleta fabrika berezietan, biziki ona, ez naiz harritzen hainbeste aipatzen dutela herri hontan…
Astorga – Rabanal del Camino, uztailaren 30a.
Gaur lehen gelditzea Felix ostatuan egin dut, doaike ene aitaren oroitzapenez. Liranja jusa bat edan dut eta martxa. Ingurumena dena berdea dut eta mendiz inguratua naiz. Aldaketa hasten da Leoneko mendietan hurbiltzen ari naizenean.
Rabanel del Camino herrian atsaldeko oren batetan sartu naiz. Herri ttiki bat da bere karrika harriztatuekin. Herri polita eta atsaldean sartu naiz herriko ostatu bakarrean baso baten hartzeko eta hor Benito Lertxundi entzun kantuz irratian eta Gasteizko Xabi ezagutu dut. Euskaraz hitz egin dugu eta erabaki dut hor afaltzea arratsean. Aspaldiko partez, on egiten du euskaraz hitz egitea.
Hauek dira Rabanel del Camino herrian ikusten diren karrikak. Afaldu behar dutan ostatuan El Refugio Hostaria deitzen dena, biziki ederra da, zerbitzari gisakoak dira. Ongi afaldu dut eta lo egitera joan naiz. Toki goxoa eta lasaia, Xabi hor utzirik agurtu dut, berak lanean segitzen eta nik biharko bidaia prestatu beharrik, zazpi ordu irauten duena, mendian mila bostehun metroraino igotzen dena. Arrats guziz bezala oharrak hartzen ditut ene telefonoan berriro idazteko gisan etxera sartuko naizenean.
You must be logged in to post a comment.