Otsailak 3, 19:00
Shojiro Nishimi & Guillaume Run Renard
2017, Frantzia – Japonia, 90′ (16 urterako baino gehiago)
Zuzendaria: Shojiro Nishimi, Guillaume Run Renard | Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa | Gaia: Komiki frantses-japoniarrean oinarritutako animaziozko filma
Sinopsia: Ezagutzen genuen komikia. Frantsesa da, west coast eragin zoragarriarekin Guillaume Renard sortua. Ezagutzen genituen bere izakiak, Angelino, Vinz, Willy. Zapaldu izan genituen lehendik ere Dark Meat City bere hiriko kaleak –hiri kirasduna baina itzela–. Filma besterik ez zen falta. Eta Run bera izan da, eta Ankama argitaletxea, Shojiro Nishimiren eta STUDIO 4ºC ekoiztetxearen konplizitatearen bila irten eta aurkitu zutenak. Hauxe da emaitza: nahasketa zoragarria, hip hop, usteldura, naturaz gaindiko zientzia fikzioa, beldurra, borroka librea, tristura existentziala eta Toxic Avenger DJaren elektronika.