2021eko otsailaren 4tik 19ra bitartean, BilbaoArte Fundazioko 2.4 Aretoak Alexia Macia artistaren «Art Numérique» erakusketa hartuko du, Bilboko Institut Françaisekin elkarlanean. Bideo eta instalazioko erakusketa hau astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 17:30etik 20:30era.
Aretoaren edukiera 6 pertsonakoa izango da; beraz, sarrera librea izango da aldez aurretik kontrolatuta. Sarrera zentroaren erakusketa aretotik egingo da eta igogailuan bigarren solairuraino. Nahitaezko maskara erabiltzea.