PUEBLOS DE ARABA CON ENCANTO Y EXCURSIONES POR SUS ALREDEDORES (EUSKAL HERRIA BIDUMA)

Gero eta jakin-min gehiago pizten du Arabak, baina oraindik ere Hego Euskal Herriko lurralderik ezezaguna da gure artean. Eta ez da zer erakutsi ez daukalako. Bertara joan ezkero, ez zaigu damutuko. Liburu honek lau haizetara zabaldu nahi du Arabaren ederra. Eskualde guztietan ibili eta gero, 25 herri hautatu aurkeztu dizkigu. Badira zelai berdeetan zipriztinduriko baserri auzoak, badira Errioxako muino gotortuak, mendialdeko herrixka urrunak, gatzaga zaharrak eta, hara, baita kostaldeko herriren bat ere. Araba, bere ederrean.