‘ZORITXAR’ KOMIKIAREN ABENTURA BERRIAK

Daborduko kalean dago Zoritxar izeneko pertsonaiaren beste argitalpen bat. Fikziozko pertsonaia hau Villi Illiv izengoitiz den Arkaitz Villegas de la Herran komikigile bilbotarrak sortu zuen. Zoritxar superheroi justizieroa da, aingeru beltz modukoa, 2120ko Bilbo distopiko batean borrokarik borroka dabilena. Baina, betiko superheroien istorioetan ohikoa ez den lez, honi ez zaio ironia falta, ezta gizarte kritika ere. Zoritxar 2017an sortu zen Burdinjaun eta Morirse en Bilbao komikiko Leire Riscal pertsonaiek utzitako lekua betetzeko asmoz. Zoritxar komikiak Estatu Batuetako Frank Miller komikigilearen estilo iluna jarraitzen duela esan liteke.

Argitalpen barri hau bikoitza da, bertan istorioaren 5 eta 6 zenbakiak topatuko ditu irakurleak. Hain zuzen ere, 6 zenbakiak Basauriko Alvaro Rabelli idazlearen gidoia daroa, oraingo honetan gaztelaniaz idatzita. Hau izan da Villi Illiven eta Basauriko egilearen arteko lankidetzaren lehenengo fruitua, ez, ordea, bidean daukaten bakarra, bestelakoen artean, 7 zenbakia ere bidean dago eta. Komikia Bilbo eta Gasteizko komiki dendetan salgai egongo da.