Idazten dizut gutuna,
musika balitz bezala,
melodiak hunkitu dezala,
zure bihotz goxoa.
Aurkitu garenean,
ez dut dudarik izan,
amodioaren iturria,
gu bien artean isuri da.
Gutuna hau idaztean,
itxaropena dut gogoan,
bizia, norabide berrian
bideratuko da agian.
Al dut amets hau egin
bihar, biok elkarrekin?
ilusioa, esperantzarekin,
egia bilakatu dadin.
Erantzun bat emanen didazu?
Bihotza dizut arduragabetu,
zugan(dik) nahi dut fidatu
biluzik, leiala nauzu.
Zein goxoa den itxaropena!
Zein ederra den ametsa!
Amodioa da xoragarria!
Maitatzea, maitatua izatea.
You must be logged in to post a comment.