2021eko otsailak 9
18:30etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Akibiyori (Udazken Beranta) – 1960 – Japonia – 123 m. – Zuz.: Yasujirö Ozu – V.O.S.C
Edukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez
Ez da solasaldirik izango
Fas-en 60. urteurrena ospatuz, Tokio monogatari / Tokioko ipuinak (1953) ikusi genituen, eta Ozu ‘maisuarengana’ itzultzeko beharra sentitu genuen, zinemak sortzen duen plazerrik handienetako bat. Oraingo honetan, Akiko alargunaren (Setsuko Hara) eta bere alaba Ayakoren (Yôko Tsukasa) gorabeheretara garamatza argumentuak, senarra hil ondoren. Desenkusa bat grinak erakusteko, beti forma eusteak, baina barrenean zurrunbiloan. Bikaintasuna enkoadraketan eta batez ere begietan zentratzen den kamera horretan, pertsonaiak eserita. Irudiaren bidez transmititutako edertasuna eta fintasuna, xehetasun bakoitza zainduz.
Ozuk honako hau aipatu zuen: ‘Jendeak gauzarik sinpleenak zailtzen ditu. Bizitza, itxuraz konplexua, bat-batean sinple bihurtzen da’. Muineraino zorrotz, orduak ematen zituen sekuentzia bakoitzean eta gidoian parte hartzen zuen (ez zuen hitz bat aldatzeko aukerarik ematen).
https://www.youtube.com/watch?v=3f75WMF8JlI
Aurkezlea: Alfonso Vallejo (Fas-eko bazkidea)
You must be logged in to post a comment.