EUSKAL TXERRIA, KINTOA EDO PIE NOIR (MORFOLOGIA)

Euskal herrian geratzen zaigun azkeneko bertako txerri arraza. Lekuaren arabera izen ezberdinez ezaguna da. Kintoa izena (Ipar Euskal Herriko hainbat inguruetan) iraganean txerriak ekoizteagatik bostetik bat zerga bezala eman behar zelako datorkio. Euskal txerria Hego Euskal Herrian deitzen zaio eta Pie Noir (azal beltza) Ipar Euskal Herriko beste hainbat lekuetan. Bearnes edo Bigurdano ere deitzen zaio.

Belarri luzeen azpian begiak izkutuan izaten duen hazitze geldoa duen arraza da. Hala ere pisu haundia lortzen duena. Bi orban beltz ditu azal arrosaren gainean, bata buru aldean eta bestea ipurdi aldean. Normalean 120 – 130 kg. tara iristen direnean hiltzen dira, txorizo, txistorra, solomo, hirugiharre eta urdaiazpikoak dira produktu onenak, nahiz eta guztia probezten den.