MADE IN GOIERRI ZIKLOA

Datorren ostiralean, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian Made in Goierri zikloko bigarren hitzaldia izango dugu Egoitz Aldanondoren eskutik: Lortek, teknologia etorkizunera begira. Aurrekoetan bezalaxe, osasun protokolo guztiak beteko dira.

Hona hemen Made in Goierri ziklorako aurrikusitako egitaraua:

https://issuu.com/lemniskata/docs/made_in_goierri_2021.pub

Otsailaren 26an, ostirala, 19:00, Beasaingo Igartza jauregian: Lortek: teknologia etorkizunera begira. Egoitz Aldanondo

Martxoaren 5an, ostirala, 19:00, Beasaingo Igartza jauregian: Con toda la mar detrás. Victor Valencia

Martxoaren 12an, ostirala, 19:00, Besaingo Igartza jauregian: Kapitalismoaren sorrera. Lehenengo Euskal multinazionala. Martin Lopez de Isasi. 1526-1597.

Otsailaren 15etik 26ra, Ordiziako Barrena jauregian, erakusketa: VII. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketa.

Martxoaren 2tik 12ra, Lazkaoko kultur etxean, erakusketa: VII. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketa.

Egoitz Aldanondo (Lazkao)

Erreferentziazko Ikertzailea Marruskadura bidezko Loturetan.

Materialetan espezializatutako Ingeniari Industriala, Mondragon Unibertsitatean; MSc Nanoelectronics & Mechanics – Sheffieldeko Unibertsitatea; eta MSc Soldaduren Nazioarteko Ingeniaria-CESOL. 2005ean LORTEKeko Lotura prozesuen alorrean hasi zen, eta bertan, nagusiki, egoera solidoko lotura-prozesuak ikertzen eta garatzen lan egin du, hala nola marruskadura bidezko soldadura-teknologiak eta “Flash Butt Welding” soldadura. “Friction Stir Welding” (FSW) teknologian espezializatua. Bertan 3 patente eta nazioarteko aldizkari eta kongresuetako 30 argitalpen zientifikotik gora ditu.

Gaur egun, ikertzaile seniorra da LORTEKeko Batasun Prozesuen arloan, non ikerketa-proiektu ugaritan parte hartu duen, FSW soldadura-tekno-logiaren transferentzia eta industrializazio-proiektuetan parte hartzeaz gain.

LORTEK

2002an sortua, Ordiziako Goierriko Berrikuntza Gunean kokatuta dagoen LORTEK Zentro Teknologiko Pribatua, Euskal Zientzia eta Teknologi sareko, BRTA aliantzako eta Mondragon Korporazioko kidea dena.

LORTEKeko kideak materialetan, lotura prozesuetan zein teknologietan adituak dira, langilegoaren %33a doktoreak izanik. Honela, besteen beharretara indibidualki egokitu ahal izatea errazten du.

Lortekek ezagutza bikaina sortzen du Fabrikazio Prozesuetan eta haien Digitalizazioan. Lotura teknologiak eta metalen fabrikazio gehigarria dira Lortek-en espezializazioa. Industriaren garapen teknologikoaren alde jarduten du, ezagutza ehun industrialera transferituz eta horrela, lehiakortasuna eta jasangarritasuna sortuz.