Martxoaren 2-an izango da eta 2020-ko zinemaldian ikusi ahal izan zen lan bat berreskuratuko dugu, THE TROUBLE WITH BEING BORN, bertan Elli haur androidea ezagutuko dugu. Saioa 19:00tan hasiko da eta Ricardo Fernandez izango dugu solaskide.
The Trouble With Being Born (2020) 94 min. Austria.
Zuzendaritza: Sandra Wollner
Gidoia: Sandra Wollner, Roderick Warich
Musika: David Schweighart, Peter Kutin
Argazkigintza: Timm Kröger
Aktoreak: Lena Watson, Dominik Warta, Ingrid Burkhard, Jana McKinnon, Susanne Gschwendtner
Sinopsia
Elli androidea, aita deitzen dion gizon batekin bizi da. Oporrak eta gizonak programatutako beste edozer gogoratzeko gai da. Egunez uda bizi ohi dute elkarrekin eta gauez ohera eramaten du gizonak Elli. Gizonaren oroitzapenetako baten antza izateko diseinatua dago neskatoa, eta bizirik dagoela dirudi benetan (batzuetan amets egiten duela ere ematen du), baina makina bat da, gizonarentzat guzti-guztia eta Ellirentzat ezer ez diren oroitzapen horien edukiontzi hutsa. Oroipen horiek menperatu egiten dutela dirudi, eta bizitza propioa izatera ere iritsiko dira. Gau batean, basoan sartuko da Elli, oihartzun desagerkor bati jarraituz. Sastraka artean galduta, norbaitek aurkitu eta etxera eramango du eta, hala, oroitzapen eta nortasun berriak emango dizkio neskari. Makina baten eta denok barruan daramatzagun mamuen istorioa da hau.