ALEX TXIKONEK AMAIERA EMAN DIO MANASLURAKO NEGUKO ESPEDIZIOARI

Phelipe Eizagirre
  • Egun hauetan, ekipoa lehen eta bigarren kanpamentuetara igo da, han utzitako material-biltegiak jasotzera

Atzo, urtarrilaren 27an, taldeak oinarrizko kanpamentua jasotzeko lanak hasi zituen, eta gaur amaitu dira, baimenaren azken egunarekin bat etorriz.

Aurreko egunetan Txikon, Gelum, Cheppal eta Namja bigarren kanpamentura igo dira, bertan eta lehen kanpamentuan utzitako materialak jasotzera. Txikonek azaldu duenez, “Ezinezkoa izan da hirugarren kanpamentura iristea bertan utzitakoa jasotzera, elurra gerriraino eta haize asko… Ondo seinaleztatuta dago banbuekin eta, beraz, urrian puntu horretara iristen denak denda bat, esterilak, janari pixka bat eta gasa aurkituko ditu”.

Horrela, euskal alpinistak konfiantzazko taldearekin, Simone Moro alpinista italiarrarekin eta Iñaki Alvarez zumarragarrarekin batera 2020ko abenduaren 31n martxan jarri zuen abentura amaitu da.

Oso gertu izan dugu, baina azkenean ezin izan da. Eguraldiak ez du hobera egingo gutxienez 10 egun barru arte, eta gero ez dakigu zelan jarraituko duen. Beraz, oso arriskutsua da baimena luzatzea”, ziurtatu du Txikonek. Taldeak Samagaunen igaroko du gaur gaua.

Phelipe Eizagirre