POLVO SOMOS ETA SHIVA BABY

Martxoak 9an saio bikoitz eta interesgarria. Estibaliz Urresolaren POLVO SOMOS eta Emma Seligman SHIVA BABY-rekin osatua. 2 lanek heriotza baten ondorengo erritualak dituzte abiapuntu. Gainera laburmetraiaren zuzendaria izango dugu bere lana aurkezten.

SHIVA BABY

Shiva Baby (2020) . EEUU/AEB.

Zuzendaritza: Emma Seligman

Gidoia: Emma Seligman

Argazkilaritza: Maria Rusche

Musika: Ariel Marx

Aktoreak: Dianna Agron, Glynis Bell, Richard Brundage, Polly Draper, Danny Deferrari, Ariel Eliaz, Molly Gordon, Jackie Hoffman, Sondra James, Vivien Landau, Fred Melamed, Deborah Offner, Rachel Seenot, Gilda Shaur.

Sinopsia

Emakume gazte bat bere buruaren bertsio ezberdinei eusten saiatzen da. Halako batean, Shiv’ah batean gurasoekin dagoela, bere maitale aberatsarekin eta neska-lagun ohiarekin topo egingo du.

POLVO SOMOS

Polvo Somos (2020) 29 min. Euskadi.

Zuzendaritza: Estibaliz Urresola Solaguren

Gidoia: Estibaliz Urresola Solaguren

Musika: Asier Li.

Argazkigintza: Marino Pardo.

Aktoreak: Jone Laspiur, Goize Blanco, Itziar Aizpuru, Klara Badiola, Patxi Santamaría, Ilargi Molinillo, Txema Blasco.

Sinopsia

Jaioterrira itzuli da Ane ezustean, aitonaren hiletan egoteko. Itzultzearekin batera, familiako emakumeekin berriz elkartzeak eragindako tentsioak biziko ditu. Itxura arraroa hartuko du guztiak orduan, ehorztetxean irregulartasunak susmatzen hasten denean.