Asier LI
Mendebaldeko zein beste kulturetako abeskera, eskala eta erritmoak uztartzen dira ORO BAT diskan. Hitzetan ere aurki daiteke halako oroarotasun baterako joera. Abestigintzaren ortzimugetan barna, poesia narratibo garaikide eta herrikoiaren artean, prosazko pasarte batzuk ere musikatu dira.
Gorputzaren pertzepzioa da diskoaren gai nagusia. Hausnarketa orokor horren baitan
beste hainbat gogoeta egiten dute abestiek: bakantasuna eta eredugarritasuna, ideala eta aniztasuna, arima eta desioa. Aldi berean, disko osoak esparru narratibo bat garatzen du, haurra zela gurasoak banandu zitzaizkion pertsona baten bizitzako pasarte batzuk hain zuzen.
https://booktegi.eus/liburua/232/oro-bat-asier-li