Euskal txerria, Kintoa edo Pie Noir arraza Tronto Celta arrazatik dator, badirudi Chato vitoriano eta Baztanesa arrazekin ere ahaidetasuna zuela. Haragitarako txerriak dira, Ipar Euskal Herrian “Jambon du Kintoa” zigilupean komertzializatzen dituzte urdaiazpikoak.
Baserrietan askatasunean hazten dira, bertako belarrak probestuz. Baita inguruetan dauden haritza zein pagoen haziekin. Hil baino bi hilabete lehenago lekaleak, pentsua edota babak bezalako elikagaiak ematen zaizkie.