2021eko apirilak 27
18:30etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Hil kanpaiak – 2020 – EH – 2020 – 95 m. – Zuz.: Imanol Rayo
IX. Aitzol Aramaio saioa
Edukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez.
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberriaren egokitzapena. Garizmendi baserriaren inguruetan eskeleto lurperatu bat azaldu da. Zer egin ez dakiela, Fermin Araiak eta haren emazte Karmenek Nestor semeari deituko diote, eta kontu horretaz arduratzeko etorriko da. Biharamunean, Fermin ez da ageri, eta Nestorrek ikusiko du hezurrak ere desagertu direla. Deituta, Kriminologia arloko ikertzaileak azalduko dira, eta interes berezia erakutsiko dute kasuarekin. Baserrian daudelarik, han hurbileko ermita bat hil kanpaiak jotzen hasiko da.
Sekuentziak bata bestearen atzetik doaz, familiako istorio beltz baten bueltan, eta guk piezak lotu egin beharko ditugu. Bitartean, oiloek batere asaldatu gabe ikusten dute dena. Irudi ederrak, baina batez ere hunkigarriak eta zirraragarriak. Antzezpen bikainak. Film txiki honetan, elementu guztiek eratzen dute halako atmosfera bat, istorioarekin eta transmititu nahi den horrekin bat datorrena.
‘Hil Kanpaiak (Campanadas a muerto)’ – tráiler – YouTube
Gonb.: Imanol Rayo (zuz), Joanes Urkixo (gid)