-
Txikon bakarrik abiatu zen Lobuchetik (4.900 m) kanpamentu nagusira, eta Iñaki Makazaga kazetariak eta Sendoa Elejalde argazkilariak, berriz, Dingabochera (4.390 m) jaitsi behar izan zuten, aklimatazio faltarengatik
-
Euskal alpinistak hiru aste baino ez ditu ibilbide klasikotik, Nepalgo isurialdetik, gora egiten saiatzeko
Alex Txikon duela ordu batzuk iritsi da Everesteko oinarrizko kanpamentura (5.360 m), trekking-ean eta girotzean hainbat egun egin ostean. Iñaki Makazaga kazetaria eta Sendoa Elejalde argazkilaria Dingabochen (4.390 m) daude, gaua Lobuchen (4.900 m) igaro ostean. Aklimatazio falta dela eta jaitsi egin behar izan zuten, nahiz eta bihar berriro ere gaua 4.900 metrora igarotzea espero duten, eta hurrengo egunean Oinarrizko Kanpamentura heltzen saiatuko dira.
Larunbatean Katmandura iritsi zenetik, alpinista bizkaitarra eta bere bi kideak azkar aritu dira lanean; izan ere, espedizioak 3 aste baino pixka bat gehiago baino ezin izango ditu egin Oinarrizko Kanpamentuan, ibilbide klasikotik, Nepalgo isurialdetik, gora egiten saiatzeko.
Behin Katmandun porteak antolatuta, taldea igandean abiatu zen Namche Bazaarrera, eta handik Pherichera (4.300 m) joan ziren. Bertan bi gau egin zituzten altuerara ondo egokitzen joateko, eta atzo arratsaldean Lobuchera (4.900 m) iritsi ziren. Bertatik, gaur Txikon baino ezin izan da Oinarrizko Kanpamentura iritsi.
Atzo Lobuchen egindako egonaldian, Txikon eta kideak Chukpilhara memorialera hurbildu ziren. “Lekuak ikuspegi ikusgarriak ditu eta oso energia berezia transmititzen du… Mendi hauetara euren askatasun eta ametsen bila etorri baina heriotza aurkitu zuten alpinista guztiak gogorarazten ditu. Horregatik ez ditugu inoiz ahaztuko” adierazi zuen Txikonek atzo bere Sare Sozialetan.
Oinarrizko Kanpamentuan emandako lehen orduetan, Txikon taldearen dendak instalatzen eta tresnak egokitzen aritu da, etzi bakoitza dagokion arloan lanean hasteko.
Txikonek azaldu duenez, “ondo gaude, lasai, nahiz eta espedizioen joan-etorri handia egon. Maila fisikoan oso ondo nago eta saiatzeko gogo handia dut. Gainera, azken egunetan, inguru honetara beste espedizio batzuetako adiskide handiak datozela irakurtzen joan naiz, eta eurekin elkartzea espero dut. Onena opa dizuet guztioi”.
You must be logged in to post a comment.