Alex Txikonek eta Sendoa Elejalde eta Iñaki Makazaga kideek, #Everest2021 espedizioa amaitutzat eman dutela iragarri dute.
Azken bi gauetan 2. kanpamentura egokitu eta mendi inguru horretako osasun egoera aztertu ondoren, hiru espediziokideak laster itzuliko dira Katmandura.
Anduia indiarra Nepalen hedatu izanak, oinarrizko kanpamentuan izandako lehen ebakuazioek, gertu dagoen Dhaulagurin bizitzen ari den egoerak, bertako agentziek, Seven Summit Treks izenekoak bereziki, behar bezala erantzuteko egiten ari diren ahaleginek… abentura berri hau bukatutzat ematera eraman dituzte.
Txikonek, Elejaldek eta Makazagak eskerrak eman gura dizkiete ondoan izan dituztenei eta pandemia global testuinguru honetan oinarrizko kanpamentuan utzi dituzten lagun guztiei. Zorte handia opa diete euren abenturetan, Kilian Jorneti eta David Goettlerri, batez ere.
Norbere burua eta besteak zaintzeko eta aurrera egiteko unea da.
Alex Txikon, Sendoa Elejalde, Iñaki Makazaga.
You must be logged in to post a comment.