Maiatzaren 18an, beste opera prima bat proiektatzeko aukera izango dugu. Kasu honetan, filma Turkiatik dator: Azra Deniz Okyay zuzendariaren GHOSTS.
Istanbulen, herrialde osoko tentsio-igoeraren atarian, lau pertsonaia gurutzatuko dira, “Turkia berriarentzat” gentrifikazio prozesuan dagoen auzo batean: semea espetxean duen ama bat, dantzari gazte bat, artista feminista bat eta bitartekari maltzur bat. Bere istorioak, droga negozio batean elkartuko dira, gaur egungo Turkiaren kontakizun beldurgarria eskainiz.