ARRATSALDE BAT AUÑEMENDI LOREAREKIN

Patxi Salaberri Muñoa

Txomin Agirrek 1898an argitaratu zuen eleberria hizpide, has gaitezen aurren-aurren hiruzpalau oharño esanguratsu bezain maltzur astalkatzen. Gogora bedi, lehendabizi, narratibaren bokazioa berandu samar ezagutu zuen eta lanbidez apaiz zen baten lehen eleberria izanik, ezin espero zitekeela harengandik –eta ez gintuen horretan defraudatu– alderdi tekniko depuraturik edota narrazioaren mekanismo guztien jabe agertzerik…

https://booktegi.eus/liburua/241/arratsalde-bat-au%C3%B1emendi-lorearekin-patxi-salaberri-mu%C3%B1oa