MICHEL BERHOCOIRIGOIN

Lurramako administrazio kontseiluko kide, laguntzaile eta animatzaileek Michel Berhocoirigoin, maiatzaren 8an pausatua, ohoratu nahi dugu. Mikele, Jenofa eta Iñakiri gure sustengua adierazi nahi diegu. Lurraman Mixelen inplikazioa garrantzitsua izan da. 2005an EHLG sortu eta antolatu orduko (10 urtez egon da lehendakari), ondoko urtean Lurrama, laborantza herrikoi eta iraunkorraren saloinaren sorreran parte hartu zuen. Gertakari honek, urtero milaka hiritar eta laborari biltzen dituena, Mixelek indarrez eta energiaz defenditzen zuena aldarrikatzen du ere : ama lurraren defentsa, laborariendako lansari duina, herrien elikadura burujabetza, natura eta jendearen osasuna errespetatzen duen laborantzaren promozioa. Mezu hauek zabaltzen segituko dugu, milesker Mixel.

Lurrama – Cordeliers karrika – 64100 Baiona

lurrama@ehlgbai.org – 06 89 29 19 85