MILESKER MIXEL!

Mixel Berhocoirigoin zendu da eta bere ehorzketak egun izanen dira bere Gamarteko herrian. Jende ainitz hurbilduko gira Gamarterat, Mixelen agurtzeko.

 Mixel Berhocoirigoin zendu da eta bere ehorzketak egun izanen dira bere Gamarteko herrian. Jende ainitz hurbilduko gira Gamarterat, Mixelen agurtzeko.

Bi gauza erakatsi dauzkigu Mixelek besteak beste: amesten dugun herria eraikitzeko tresnak sortu behar ditugula, eta kolektiboki antolatuz tresna horien sortzeko eta biziarazteko gaitasuna badugula, traba guzien gainetik. Bixtan dena, ez da lehena izan bide hori jorratu duena, bainan EHLG-ren alde eraman duen borroka adibide handi bat izan da gure arteko ainitzentzat. Kolektiboki jokatuz dugun indarra erakutsi eta senti arazi dauku. Tokiko moneta bat sortu Ipar Euskal Herrian? Bai, egiten ahal ginuen, dudarik gabe! 

Ondotik, Euskoaren alde engaiatu da, Euskoari buruzko pedagogia eginez eta bere gogoetak partekatuz, ikuspegi berri bat ekarriz beti, Enbatan idatzi zuen kronika huntan bezala. Horrek ere sekulako indarra eta konfiantza eman dauku.

Milesker Mixel! Zu gogoan aitzina segituko dugu!

 

Tokiko monetak, interes orokorreko monetak!

Urte eta erdiko azterketaren emaitzak.

Trantsizio ekologikoa, elkartasuna, lurralde dinamika: tokiko monetek oro har, baina ere Euskoak duten eragin onugarria erakusten duten zifrak ezagut.

Zenbakiak ezagutu

 

Euskoaren itzalean sartu!

Eta Euskal Herri ekologistago, euskaldunago eta solidarioago baten eraikitzen lan egiten duen taldearen ezagutza egin.

Hilabete honetan: Xebax, elkarteko lehendakaria, eta Eva & Maika, euskara misio kargudunak!

Bideoa ikusi

 

Eusko alda bulegoa – Ezpeleta

Oraindik goiti Ezpeletan Eusko trukea egiteko, Lurretik tokiko ekoizpen dendara joaiten ahal zarete

29 Eusko alda bulegoen zerrenda

 

Euskoak herritar zerbitzu bat eginen duen norbait bilatzen du

Euskal Herriko monetak antolatzen dituen ekitaldi eta informazio mahaiak antolatzen laguntzeko aukera!

 

Herritar zerbitzua Baionan iraganen da, 8 hilabetez eta astean 24 orduko eginez. Ekainaren 1ean hasiko da!

 

Informazioa eta hautagaitzak

 

Euskoaren esperientzia beste tokiko moneten zerbitzuko

Tokiko moneten institutoaren bidez, hiru formakuntzako ziklo bat izanen da uda honetan, kitorik!

Formakuntzak deskubritu

Euskoaren erabiltzea ez da sekulan hain erraza, bizkorra eta segurua izan!

Euskoa, nik ere bai! 

Europako moneta haundienaren

erabiltzaileekin bat egin!

Kontu bat ideki

 

Euskal Moneta

Cordeliers karrika, 20
64100 Baiona
05 33 47 54 11


info@euskalmoneta.org
www.euskalmoneta.org