FAS ZINEKLUBA: “VOICES IN THE WIND”

2021eko maiatzak 18

18:30etan

El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Web: www.cineclubfas.com

Voices In The Wind (2020) – Japonia – 139 min. Zuz.: Nobuhiro Suwa – V.O.S.C.

Tour D’A-rekin elkarlanean saioa.

Izurriteak eraginiko toki arazoa medio, bertaratu ahal izatekotz lehenago hemen atxiki behar da, bazkideek lehentasuna dutelarik: info@cineclubfas.com.

Argudioa:

Izen hori du, erromesaldi bitxi bategatik. Otsuchin (2011ko tsunamiak hondaturiko herrian), linearik gabeko telefono kabina bat dago, eta hara egiten dute erromesaldia. “Haizearen telefonoa” esaten diote; bertan, senideak galdu zituztenek haiekin hitz egin dezakete azken agurra egiteko.


Haru neska Otsuchin bizi izan zen gurasoak eta anaia txikia galdu zituen arte. Haren familia inoiz ez zuten aurkitu. Hiroshimara bizitzera joan zen izeba batekin, eta orain 17 urterekin, Japonia zeharkatzea erabakitzen du bere lehengo etxea ikustera joateko. Bidean, berearen moduko tragediak izan dituzten lagunak topatuko ditu, eta elkartasuna aurkituko du haiengan.


Nobela baten egokitzapena da film hau. Zuzendariak elkarrizketa gutxiko narratiba egitea hautatu du; eszenak, berriz, luzeak dira, eta protagonistak bere buruari galdetzen dio nola bizi daitekeen pena hori gainetik kendu ezin duela.

Trailerra

Trailer VOICES IN THE WIND de Nobuhiro Suwa – YouTube