TINKO TINKO TINKO

Kantu hau 2011ekoa da, Egun Xamanatekin berritua

 

DELENDA CARTHAGO latinezko hitz multzo bat da, “Carthago suntsi dezagun” esan nahi duena. SCIPIOI Afrikanoak general erromatarrak erabiltzen zue, Carthago suntsitzeko amorrua gogoan zeukalako. Geroztik erabiltzen da Obsesio bat adierazeko, hemen euskara.

 

Delenda carthago
esan beretan nago
dudarik ez dago
euskara gorago

tinko tinko tinko
egun dut ikasiko
bihar nauk ikusiko
euskalduna betiko   
musika

Delenda carthago
haritz ler ala bago
herria euskaldunago
horretan tinko nago

tinko tinko tinko
hortan ari mutiko
haur eta neskatiko
euskara da biziko       
Musika   

Delenda carthago
errepiketan nago
euskaraz maizago
doakin aintzinago

tinko tinko tinko
lotsa dugu utziko
euskara atxikiko
ta bizira jalgiko.