MURGILTZE EREDUAK GURE SUSTENGUA BEHAR DU

Eskola publikoek murgiltze eredua baliatzeko eskubidea ukaitea onartu zuen Frantziako Parlamentarien gehiengo handiak, apirilaren 8an bozkatu Molac legearen 4. artikuluaren bidez. Bainan frantses Konstituzio Kontseiluak 4. artikulua zentsuratu du konstituzioaren kontrakoa zela deklaratuz, eta murgiltzea debekatu du eskola publikoetan bezala eskola pribatu eta ikastoletan.

Murgiltze modeloak hiztun osoak sortzen ditu, sistema elebidun arruntak zerbitzu hori segurtatzen ahal ez duelarik. Orduan, ze ulertu behar dugu gisa hortako zentsuratik ? Gure hizkuntzak desagerrarazi nahi dituztela ?

Egunero ikusten dugu euskara gure hizkuntza dela lanean, frantsesa bezala, profesionalekin,

partaideekin eta laborariekin. Horrengatik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak maiatzaren 29ko mobilizazioan parte hartuko du, gure haurreri euskara irakasteko lan egiten duten guziak eta murgiltzea hautatu duten familiak sustengatu nahi baititu.

Baionan elgar gaitezen denak, larunbatean, murgiltze sistema defendatzeko !