EUSKOA

Ekonomia globalizatuaren ahulezien aintzinean, jende anitz hurbileko saltokien funtsezko zereginaz jabetu dira, eta tokiko ekoizleekiko elkartasun erakutsi dute. Zirkuitu laburren garapena eta ingurumena errespetatzen duten kalitatezko sektoreak trantsizio ekologikorako zurkaitzak dira; besteak beste, laborantza herrikoia.

 

Hain zuzen arrazoin horiengatik da Euskoa bizi: Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten eraikitzean parte hartzen duen tokiko moneta.

 

Balore horiek partekatzen dituzu?

Egin neurriak kolektiboki gure etorkizunaz arduratzeko!

 

Horretarako, eusko kontu baten idekitzea proposatzen dizugu: tokiko monetaren funtzionaltasun guzietaz baliatzeko manerarik oberena da. Euskoaren erabiltzea ez da sekulan hain erraza, bizkorra eta segurua izan!

Euskal Herriko monetari,

Eskertzen zaitugu zure engaiamenduarentzat, eta gurekin batuko zirela espero dugu, gure lurraldearen etorkizunean elkarrekin eragiteko!

Euskal Moneta

Cordeliers karrika, 20
64100 Baiona
05 33 47 54 11


info@euskalmoneta.org
www.euskalmoneta.org