QUIZ GAUA: EUSKOREN LAGUN ARTEKO EKITALDI IRRINGARRI BERRIA!

Bi udaberri pasa dira Eusko Egunik gabe, Euskal Herriko monetak antolatutako herri-festa handia. Baina ez da alde batera utzi behar: jende arteko loturak eta bizikidetza garrantzitsuegiak dira horri uko egiteko! Funtsezkoa da ekitaldiak antolatzen segitzea, umore oneko uneak bizitzeko eta elkarrekin egoteko.

 

Horregatik, Euskok “Quiz Gaua” aurkezten dizu, ekainaren 26an, larunbatez, 18:30etan iraganen da Itsasuko Sanoki gelan.

 

Osatu 4-5 laguneko taldeak, eta bi hizkuntzetan animatua izanen den galderei erantzunik onenak lortzen saiatu (lau proba ezberdinetan): kultura orokorreko QCM bat, blind test musikal bat, zine-quiz bat eta, azkenik, “non hartu zen argazki hau? » hauei esker 15 taldeak partekatzen ahalko dira: opari txekeak, afariak, saskiak. Talde irabazlea Eusko sareko enpresek eskainitako sari askorekin itzuliko da. Baina denek izanen duzue irabazteko aukera, sari batzuk zozketaz emango baitira.

 

Ez itxoin izenen emaiteko! 15 taldera mugatua baita.

Parte hartzea: 3 eusko pertsonaka.

Jatekoa eta edatekoa izanen dira lekuan berean, osasun neurriak errespetatuz.

Ateen idekitzea: 18:30

Jokoaren hasiera: 19:00

Beraz, hitzordua ekainaren 26ean, larunbatarekin, Itsasun, lagun arteko gaualdi goxo baten pasatzeko!

IZEN EMATEAK

 

Euskal Moneta

Cordeliers karrika, 20
64100 Baiona
05 33 47 54 11


info@euskalmoneta.org
www.euskalmoneta.org