BASQUE AUDIOVISUAL

Aukeratuak izan dira Kimuak 2021eko katalogoa osatuko duten zortzi film laburrak

Kimuak programaren 24. edizioaren deialdira aurkeztutako 47 proposamenak aztertu eta gero, honako  zortzi film hauek hautatu dira Kimuak 2021 katalogoa osatzeko:

  • Azaletik azalera’ (Mel Arranz), ‘Berak baleki’ (Aitor Gametxo)

  • Heltzear’ (Mikel Gurrea), ‘Inner Outer Space’ (Laida Lertxundi)

  • Resonancias (Oihartzunak)’ (Iñigo Aranburu)

  • Trumoiak’ (Iker Maguregi)

  • Ur azpian lore’ (Aitor Oñederra)

  • Zerua blu’ (Lur Olaizola)


Etxepare Euskal Institutuak antolatzen du Kimuak programa, Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatzen duena Zineuskadiren laguntzarekin, eta, urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da, gaurtik hasita.


Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri prentsa oharra.