2021eko ekainak 22
19:30etan
“El Carmen aretoa” (FAS Zinekluba), Indautxu plaza, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
The Last Command – 1928 – AEB – 88 min. – Zuz.: Josef Von Sternberg – V.O.S.C.
Edukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez
Zuzeneko piano musikarekin saioa, Josetxo Fdez. de Ortegarekin
Urteko azken saioan ohi dugunez, film mutu bat dugu, musika gure ohiko pianistak jarriko diona, Josetxo Fernández de Ortega Jaureguik.
Egiazkotzat jotzen den eta Ernst Lubitschi egozten zaion istorio batean inspiratuta dago gidoia. Aristokrata zarista exiliatu bat da, AEBetan erbesteratua dagoena Errusiako iraultzaz gero. Hollywooden aritzen da estra lanetan, eta bere bizitzarenaren oso antzekoa den pertsonaia batena egiten dihardu film batean. Egoera bitxi horretan, oroitzapenak etorriko zaizkio.
Oscar sarien lehen urtean, Emil Jannings protagonistak aktorerik onenarena irabaziko du, eta filmak berak ere filmik eta gidoirik onenarenak jasoko ditu. 2006an, AEBetako Kongresuko Bibliotekak «kultura, historia eta estetika aldetik esanguratsu» joko du.
Obra erakargarria eta kultuzkoa, Sternbergen lehen obra handitzat dute.
https://www.youtube.com/watch?v=aLj8MRQwDGw&t=58s
Gonb.: Josetxo Fernandez de Ortega (piano jotzailea), Jorge Barrio (Fas/zinema irakaslea)